ANTZERKIA
Cía. Rosario Pardo / Nacho Vilar Producciones (Madril/Murtzia)
Jostun bat bere azken enkargua amaitzen ari da: soineko bat, itsasoaren urdin kolorekoa. Azken ukitu horiek ikusten ari da enkargatu zion pertsona. Puntada eta puntada artean, jostunak bere bizitza gogoratzen du, gogora ekartzen du, berriro bizitzen du. Poesiaren, maitasunaren eta sufrimendu-egunen oroitzapenak. Pasio historiko bat kartzelan hila, aita gerran fusilatua, sekretuak gordetzen dituen eztarria. Jostunak Josefina Manresa du izena eta, bere maiteak, berriz, Miguel Hernández. Nor dago soinekoaren zain?
Alberto Conejeroren testua, Chema del Barcok zuzendua. Rosario Pardo da Josefina Manresa, Miguel Hernandezen alarguna.
ZUZENDARITZA:Chema del Barco.
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Juan Vinuesa.
ANTZEZLEA: Rosario Pardo.
JANTZIAK: Pier Paolo Álvaro.
ESZENOGRAFIA ETA ARGIZTAPENA: Manuel Ramos.
IRAUPENA: 70′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 21ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: nachovilar.com/nieve/
Iruzkindu