BLUESJAZZ ZIRKUITOA
Musika musika da, eta hori da Gatos Bizcos taldeak egiten duena: mota guztietako eragina duen musika: blues, rock, swing, soul, boogie… Musikari gazteak baina eskarmentu handikoak dira, izan ere, Bog Stroger, Jimmy Burns, Gene Taylor, Lou Marini, Depedro edo Josele Santigorekin jo izan dute. Baina talde honi forma ematen lagundu ziona Eddie C. Campbell izan zen, bluesaren legendetako bat. Izan ere, talde hau Campbellekin batera aritu izan zen, azken horrek 2010ean egindako biran.
Taldearen lehen diskoa, “I can’t believe my eyes”, lehengo eran grabatutako lana da, benetako soinuarekin, soinu epel eta akustikoa, egurraren usainarekin. Bluesa oinarri gisa hartuta, baina musika beltzaren hainbat estilo bereganatuz. Nahasketa erakargarria, melodia kutsakorren eta erritmo beltzen artean. Hori guztiori, naturaltasun eta dotoretasun harrigarriarekin. Talde hau ikustea beste garai batera eramaten zaituen esperientzia bizitzea da. Estilo amerikar hutsean bizitako esperientzia.
» Non: Ambigú
» Eguna: Azaroaren 16an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu