ANTZERKIA
Cía. Atalaya (Andaluzia)
Grimmelhausenen Historia de la vida de la estafadora y aventurera Coraje lanean oinarrituta, ekintza 1624 eta 1636 artean garatzen da, Hogeita Hamar Urteko Gerra deritzonean; hain zuzen, Suedia, Polonia eta Alemania odoleztatu zituen katolikoen eta protestanteen arteko gatazka krudelean. Han agertzen da Anna Fierling zirtzilkeria-saltzailea, ama adoretsu gisa ezagutzen zena itxuraz gudu-zelaian zuen baliogatik. Oportunista, zinikoa, bere buruaz seguru izanik, Anna lurralde batetik bestera doa bandera aldatuz. Bere helburua bizirik irautea, gerrarekin aberastea eta hiru semeak babestea da. Bere familia gogor defendatzearen eta bere interes komertzialean artean borrokatzen da. Arlo komertzialean “defendatzeko” beharrak edo grinak eragozten diote ama adoretsuari bere semeen bizitza defendatzea, gerrak bere baldintzak ezartzen dituelako.
Krudeltasuna eta indarkeria nagusi diren mundu batean, bere negozioaren biziraupenak eta bere familiaren biziraupenak bera nahasten dute. Obraren amaieran, bakarrik eta miseria gordinean, bere merkatari-gurdi kolpatua geratzen zaio bere burua “defendatzen” jarraitzeko hondakinetan dagoen munduan, zeinetan beste biktima bat gehiago den.
MOLDAKETA ETA ZUZENDARITZA: Ricardo Iniesta.
ANTZEZLEAK: Carmen Gallardo, Lidia Mauduit, Raúl Vera, Jerónimo Arenal, Silvia Garzón, Manuel Asensio, María Sanz.
ESZENOGRAFIA: La Fragua.
JANTZIAK: Carmen Giles.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.atalaya-tnt.com
Iruzkindu