Leioako Udalak Maitasun Gutunen XX. lehiaketan parte hartzeko epea ireki du. Datorren abenduaren 28arte irekita mantenduko da lanak aurkezteko epea.
Lehiaketa lau kategoria desberdinetan banatuko da parte hartzaileen adinaren arabera; lehen taldea 18 urte beherakoentzat, bigarrena 19 urtetik 35 urtera bitartekoentzat, hirugarrena 36tik 55 urtera, eta azkena 56 urtetik gorakoentzat.
Lehenengo saria 250 eurokoa izango da eta bigarrena 150 eurokoa, biak garaikur eta diplomarekin.
Iruzkindu