ANTZERKI FAMILIARRA
La Galera Encantada (Argentina)
“Hitz gaiztoak” “nagusien kontuak” izan ohi dira.
Soilik esaten ez ditugun gauzak, isilean gordetzen ditugunak,
izan daitezke benetan gaiztoak.
Antzezlana Perla Szuchmache-ren lanean oinarrituta dago, haur eta gazte antzerkiaren egile argentinar ospetsua Mexikon –herrialde horretan ezarri zen 1976an–. Malas palabras lanak Florren istorioa kontatzen digu. Neskak ez du jaioberritako argazkirik eta etengabe bilatuko du ezkutuko egia: bere jatorriaren eta adopzioaren istorioa, egun duen familiaren parte bihurtu duena.
Bi antzezle maisutasunez arituko dira tarteka iragana oroitzeko: gogora ekarriko dizkigute berri hunkigarri eta konplexu horrek sortzen dituen ezinegona, zalantzak, kezkak, harridura, sinesgaiztasuna, kontraesanak, liskarrak, hausnarketa eta, azkenik, lasaitasuna. Hori guztia, familiaren testuingurutik, bertan baino ezin baita egoera hori konpondu, maitasunaren eta elkar ulertzearen bitartez.
EGILEA: Perla Szuchmache
ZUZENDARITZA: Héctor Presa
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ramiro Bianchi
ANTZEZLEAK: Luli Romano Lastra, Guillermina Calicchio
ESZENOGRAFÍA: Claudio Provenzano
JANTZIA: Lali Lastra
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
IKUSLEA: +6 urte
» Non: Urriaren 28an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: La Galera Encantada
GOMENDATUA
Iruzkindu