GAU ESKOZIARRA
MÀNRAN
Abesti gaeliko-ingelesen uztartze indartsuari esker, eta akordeoiaz, biolinaz, txirulaz eta bateriaz lagunduta, Mànran Eskoziako musika-eszenaren muinera heldu da. Mànran da, Goi Lurretako taldeekin batera, gaita irlandarra eskaintzen duen talde bakarra, eta parekorik ez duen soinua sortzen du.
Sei lagunez osatutako taldea da; hain zuzen ere, 2010ean bildu ziren, Eskozia gaeliko modernoko soinu fresko eta nekaezina babesteko asmoz.
LORI WATSON & THE RULE OH THREE
Lori Watson and Rule of Three, gaur-gaurkoz, talde handia da. Beraien bilakaerak hitzik gabe uzten gaitu, beraien dotorezia erabatekoa da, ahotsa erabat menperatzen dute eta hirukotea ezin hobeto uztartzen da, inolako arrakalarik gabe. Hala, egungo musika zeltari dagokionez, etorkizun oparoenetakoa duen taldeetako baten aurrean gaude. Eskoziako tradiziorik onenetik edaten duen taldea, gaur egungo eta etorkizunera begirako elixirrik onena eraikitzeko asmoz.
Gau tematikoak, tartetxo gastronomikoekin
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 30ean
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 20 euro
Iruzkindu