Udalerriko zein inguruetako artista gazteek, 14 eta 35 urte bitartekoek, udalerriko txoko guztiak hartuko dituzte maiatzaren 13an, orduan Udalak antolatutako Margolari Gazteen lehiaketa ospatuko bait delako.
Aurten lehiaketa honen XV.edizioa izango da, beraz hitzordu ezaguna da artista gazteen artean, euren lanak garatu eta lehen sariak eskuratzeko aukera dutelako urtero. Aurten,beti bezala, lehiaketa goizeko 8.00etatik eguerdiko 15.00etara izango da.
Leioako Aterpe Gazte Bulegoak antolatuta, eta Kultur zein “La Caixa”ren babespean, aurtengo edizioa berrikuntza gutxirekin dator baina sari potoloekin.
1. SARIA: 810 € eta diploma.
2. SARIA: 510 € eta diploma.
3. SARIA: 360 € eta diploma.
SARI BEREZIAK:
HERRIKO MARGOLANIK ONENA: 360 € eta diploma (sailkatu barik geratzen den leioaztar baten margolanik onenari)
GAZTE SARIA: 120 €-ko bonoa eta diploma (saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari).
Epaitza arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena, 2) eta momentu horretan bertan sariak banatuko dira.
Aurkeztutako lanak Maiatzak 24 eta ekainak 24 bitartean Errekalde plazako Nagusien Etxean ikusgai egongo dira. Halaber, uztailaren 2tik 31a bitartean, saririk jaso ez duten obren jabeek euren lanak berreskuratu ahal izango dituzte, aldez aurretik jasotako gordekinaren truke. Behin epe hau bukatuta, jabea obraren bila azaltzen ez bada, obra hori Aterpe Leioa Gaztegunearen esku geratuko da.
Etiketak: concursos, Gazteak, Jóvenes, Lehiaketak, Margolariak, Pintores
Iruzkindu