Udalerriko zein inguruetako artista gazteek, 14 eta 35 urte bitartekoek, udalerriko txoko guztiak hartuko dituzte maiatzaren 7an, orduan Udalak antolatutako Margolari Gazteen lehiaketa ospatuko bait delako. Aurten, urteurrena ospatzen denez, sormen tailerrak ere izango dira Aterpe Leioa Gaztegunean goiz osoan zehar.
Urtero legez, artistek euren lanak egin beharko dituzte 8:00etatik 17:00etara bitartean, Leioa eta bere inguruak landuz euren obretan. Epaitza arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean. Momentu horretan bertan sariak banatuko dira.
Sariak potoloak dira, eta horregatik hainbat artista gaztek hartzen dute parte lehiaketa honetan urtero. Aurtengo sariak honakoak dira:
1. SARIA: 800 € eta diploma.
2. SARIA: 500 € eta diploma.
3. SARIA: 360 € eta diploma.
SARI BEREZIAK:
Herriko margolanik onena: 360 € eta diploma (sailkatu barik geratzen den leioaztar baten margolanik
onenari)
Gazte saria: 120 euroko bonoa eta diploma (saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari). Aurkeztutako lanak maiatzak 22 eta ekainak 25a bitartean Kultur Leioan, 5. solairuan ikusgai egongo dira.
Hogeigarren urteurrena ospatzen denez, Aterpe Leioa Gazteguneak sormen tailerrak antolatu ditu igande goiz horretarako, 11:00etatik 13:30era. Besteak beste, kustomizazioa, Leioa collage, sormen gunea edota asto propioa sortzeko tailerrak izango dira. Anima zaitez parte hartzera.
Etiketak: Concurso, Gazteak, Jóvenes, Lehiaketa, Margolari, Pintores/as
Iruzkindu