Hurrengo ostiralean, martxoak 16 (Auditorium, 21:00 h), Musika Gertu zikloaren eskutik Maria Arnal & Marcel Bagés izango ditugu Kultur Leioan. Eskubide osoz lortu dute ezagutu berri dugun talde bikaina izatea; hala, Maria Arnal eta Marcel Bagés artistek “45 cerebros y 1 corazón” obra aurkeztu dute (Fina Estampa, 2017).
Memoria lelo gisa hartuta, ahaztuko ez dugun kantu multzoa oparitu digute Mariak eta Marcelek. Presta zaitezte urteko disko erabakigarrietako batekin gozatzeko. Presta zaitezte zuzenekoetan helarazten duten emozio dardarazlea sentitzeko.
Iruzkindu