ANTZERKIA
Teatro La Abadía (Madril)
Alexek, idazlea eta literatura irakasleak, eta Carlota bere emazteak, arte aldizkari batean lan egiten duenak, ez dute sinesten enteratzen direnean beren lagunik onenak, Alicia eta Jose Luis, itxuraz bikote perfektua, banatzea erabaki dutela. Berri honetatik aurrera, bikotea planteatzen hasten da ea bere ezkontza benetako harreman sendoan oinarritzen den. Dena hasten da kolokan.
Alex Rigolaren aparteko zuzendaritzapean sei aktore bikainek Woody Allenen pelikularik gustokoenetako baten lehenengo antzerki adaptazioa interpretatzen dute. Bikote arteko harreman konplexuei buruzko gidoirik lortuenetako bat, non ezkontzako gatazken bidez bizi-inertzia eta segurtasun falta ere agertzen baitira. Barneko sentimenduen bidez guztiok lotsaturik edo ez, islatuta senti gaitezke.
ZUZENDARITZA ETA ANTZERKI-BERTSIOA: Àlex Rigola
JOKAESPAZIOA: Max Glaenzel
ANTZEZLEAK: Luis Bermejo, José Luis Torrijo, Miranda Gas, Elisabet Gelabert, Fernando Soto, Nuria Mencía
IRAUPENA: 120′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 22an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 15 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu