Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Marie de Jongh Teatroak beldurraren inguruko hausnarketa eskainiko digu hurrengo igandeanRSS Blog

Marie de Jongh Teatro: "Ikimilikiliklik" © Pío Ortiz de Pinedo

Hurrengo igandean, urtarrilak 26 (Auditorium, 18:00 h), antzerki familiarra izango da protagonista Kultur Leioan. Marie de Jongh euskal konpainia ospetsuak Ikimilikiliklik, bere azkeneko lana aurkeztuko du.

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak. Beldurraren inguruko hausnarketa, lehenengoz hitza erabiliz, istorioak horrela eskatzen duelako, baina beti ere Marie de Jongh konpainiaren zigilu bereziarekin.

2020, urtarrilak 21

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)