MUSIKA
Un día extraordinario (Madril)
“Un día extraordinario” Marlangoren bosgarren albuma da. Taldea Leonor Watling, Alejandro Pelayo eta Óscar Ybarrak osatzen dute. Pop soinuak jazz eta bluesaren eraginarekin. Album honetan, gauzen egunerokotasun eta xumetasunera bueltatzea islatu nahi izan dira, eta oraingoan, gaztelaniaz konposatuta eta editatuta erabat.
“Dame la razón” lehen singlea da, diskoaren lehen abesti zoragarria, non Leonorren ahots erakargarriak, Alejandroren pianoak eta Oscarren tronpetak nabarmentzen diren. Eta horiek ematen diote bandari hain propioa, indartsua, optimista, barrukoa eta dotorea den estiloa.
MUSIKARIAK: Leonor Watling (ahotsa), Alejando Pelayo (pianoa), Oscar Ybarra (tronpeta).
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 8an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 15 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu