Hurrengo ostiralean, martxoak 4 (Auditorium, 21:00 h), MARTIRIO abeslari ezaguna izango dugu Kultur Leioan. Bere abangoardia iraunkorreko jarrerak eta artearekiko konpromisoak bizirik eta esna mantendu dute bere karrera 30 urte hauetan. Urte horiek guztiak orain laburbiltzen dira koplaren lehenengo topaketak rock, jazz, flamenko, son, bolero, tangoarekin…biltzen dituen diska batean: MARTIRIO 30 AÑOS proiektua. Hauxe da Kultur Leioan gozatu ahal izango dugun ikuskizuna. Martirio, izateko eta egoteko beste modu bat, altxor berrien bila emandako bizitza oso bat.
2016, martxoak 1
Iruzkindu