Mendi Tour Leioara dator Mendiaren Astearen eskutik, martxoaren 9tik 15era bitartean.
Hilaren 9 eta 11an, Mendi Tour 2015-k, Kultur Leioako entzunaretoan, aurkeztuko ditu Bilbao Mendi Film Festival-eko pelikularik onenak. Lehen egunean, Afterglow (12’ / euskaraz) eta Valley Uprising (98’ / gaztelaniaz). Martxoaren 12an, asteazkena, Mission Antartic ( 33’ / gaztelaniaz), 2T on Paiju Peak (25’ / gaztelaniaz) eta Drawn (40’ / gaztelaniaz) filmak jarriko dira. Egun bakoitzeko sarrerak 3 euro balio du, baina bi egunetarako bonua eros daiteke 5 euroan.
Eta gainera, Mendi Astearen eskutik, ostegunerako, martxoak 12, Climbing Far West (Alexander Arrizabalaga) proiektatuko da Kultur Leioako entzunaretoan, 20:00etan. Sarrera dohainik da.
Ostiralean, martxoak 13, Nerea Zabalak (Club Alpino Bilbao) hitzaldia emango du gaztelaniaz, goi mendian nutrizio onak duen garrantziari buruzkoa. Kultur Leioako prentsa aretoan izango da, 20:00etan. Gehienez, 35 pertsonentzako lekua dago.
Iruzkindu