Mendiaren astea berriz datorkigu, urteroko legez, martxoaren 10etik 14ra bitartean aurrera eramango den egitarau interesgarriarekin.
Hilaren 10 eta 12an, Mendi Tour 2014k, Kultur Leioako entzunaretoan, aurkeztuko ditu Bilbao Mendi Film Festival-eko pelikularik onenak. Lehen egunean, “Cascada”, “Petit bus rouge” eta “Cerro Torre”. Martxoaren 12an, asteazkena, “North of the sun”, “High tension” eta “Crossing the ice” filmak jarriko dira. Egun bakoitzeko sarrerak 3 euro balio du, baina bi egunetarako bonua eros daiteke 5 euroan.
Sakonetako bulderrean, hilaren 11n, asteartea, “Climbing girl party” izango da, 20:00etan; eta sarrera dohainik.
Ostegunean, martxoak 13, Kultur Leioako entzunaretoan, “El Himalaya desconocido de Cachemir y Ladkh” filma jarriko da (20:00etan / doaneko sarrera).
Eta asteari bukaera ezin hobea jartzeko, ostiralean, martxoak 14, “Goi-mendian izan beharreko oinarrizko osasun zaintzak” izeneko hitzaldia emango da (gaztelaniaz / 20:00etan / doaneko sarrera).
Iruzkindu