Mendi Astea Leioara helduko da aurten ere. Eta programazio oso interesgarria aurkeztuko digu, solasaldiekin eta baita ere Mendi Tourreko pelikulekin.
Otsailak 2, Ignacio Mulerok “Detrás de la cuerda” solasaldia eskainiko du.
Otsailak 3, Phelipe Eizaguirreren “Himalaya invernal tras la cámara, cómo grabar en altura” solasaldia aurkeztuko du.
Biak, Kultur Leioako Auditoriumean jorratuko dira, 19:00etan, eta sarrera doan izango da lekua bete arte.
Otsailaren 8an, Eneko Arietaaraunabeñaren “Entrenamiento de escalada: principios básicos y consejos para una correcta progresión” hitzaldia programatuta dago Kultur Leioako prentsa aretoan (19:00etan). Sarrera doan izango da lekua bete arte.
Eta Mendi Tour Leioara itzuliko da aurten ere. Otsailaren 9an eta 10ean Mendi Festivaleko titulu onenak aurkeztuko dira.
Otsailak 9, “Mendiak 1976” luzemetraia programatuko da. Otsailaren 10ean, “Melting landscape glaciares”, “Txango”, “Amagana”, “Fire in the fingers” eta “The traverse” laburmetraiak ikusgai egongo dira. Proiekzio guztiak 19:00etan izango dira, Kultur Leioako Auditoriumean. Sarreraren prezioa 3 eurokoa da eta bonoa 5 euro.
Iruzkindu