Bihar, larunbatean, Kalian-ek, Kultur Leioaren laguntzarekin, antolatutako I. Miroantzerki Jaialdiko agertokia izango dugu Ondiztorre.
Jardunaldia txikienentzako jarduerekin hasiko da. 12:30etik 16:00etara, magia, aurpegiak margotzea, jolasak…
Arratsaldez, 18:00etatik 20:30era, helduentzako hiru mikroantzerkiz gozatzeko aukera izango da: “La insoportable levedad del pie”, “Dulcemente te mataré” eta “Balance”.
Jardunaldi osoan zehar, gainera, DJ emanaldiak izango dira.
2015, abenduak 11
Iruzkindu