MUSIKA
(Sevilla/Bartzelona/Madril)
Mingo Balaguerren harmonika eta Francisco Simonen gitarra Lluís Colomarekin elkartu dira, Blues eta Boogie Woogieko pianista katalan birtuoso eta ospetsuarekin, pianoaren erakusle handia nazioan eta nazioartean.
Mingo, ezaguna espainiar estatuko blues-harmonizista ospetsuenetako bat izateagatik, Mingo & The Blues Intruders taldeko buru eta Sevillako Caledonia Blues Band blues-talde ospetsuko kide ohia.
Francisco Simón, Madrileko Blues gitarra-jotzaile nagusia, Red House taldeko kidea eta oso ezaguna nazioartean ere arrakasta duen Caiga quien Caiga telebista saioan parte hartzeagatik.
Hirurek soinu sendo eta ezberdina duen musika-proposamena aurkeztuko dute blues tradizionalaren ildotik, non inprobisazioak publikoaren arreta erakarriko duen kontrastez eta indarrez beteriko ikuskizun batean. Gaur egun penintsulan dauden blues-proiektu berritzaile eta interesgarrienetako bat da, inolaz ere. Ez ezazue galdu!
MUSIKARIAK: Lluís Coloma (pianoa), Mingo Balaguer (ahotsa eta harmonika), Francisco Simón (gitarra).
» Non: Auditorium
» Eguna: Maiatzaren 5ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu