DANTZA
Roser López Espinosa (Katalunia)
MINIATURA gauza txikien, erretratuen, manipulazioen eta mekanismoen mundua da. Eszenan sartzen diren elementuen manipulazioen makineria: gorputza, mugimendua, bideoa, musika eta espazio eszenikoa. Objetu eta gorputz manipulatzaile bihurtzen gara, erretratu eta egile, irudimenezko paisaia, non benetako neurriak ikuspuntuen bidez aldatzen diren. Musika-kutxako panpinen eta antzineko begirada neurridun emakumeen azalarekin bat egiten dugu. Zehaztasuna dantzatzen dugu eta txikitxoan den guztiari ohorezko lekua egiten diogu, begirada bezain handia uzan daitekeena.
BEFORE WE FALL konplizitate jolasa da: orekatik irten eta lurreraino jaitsi, erori baino lehen hel gaitezkeen aldea neurtuz. Swing, ihes azkarrak eta arkitektura partekatuak. Taktika eta jokoak erorketa bideratzeko eta lurra baino lehen hegaldia aurkitzeko.
TAILERRA: Kopuru mugatua (5 euro / Doan sarrerarekin).
KONTZEPTUA ETA ZUZENDARITZA: Roser López Espinosa
SORKUNTZA ETA DANTZARIAK: María Campos Arroyo, Roser López Espinosa
AHOLKULARI ARTISTIKOA: Àngels Margarit
MUSIKA: Ilia Mayer
ARGIZTAPENA: Katinka Marac
IRAUPENA: 60′
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 28an
» Ordutegia: 20:00etan
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu