ANTZERKIA
Metrokoadroka & Pez Limbo (Euskadi)
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?
“Zerk definitzen zaitu?”, “Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?”. Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.
Antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillánek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako “Dramaturgia berriak” deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.
ANTZEZLEAK: Javier Fernández, Unai López de Armentia, Marina Suárez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta
TESTUA: Oier Guillán
DRAMATURGIA: Metrokoadroka eta aktore taldea
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Oier Guillán, Javier Barandiaran eta Metrokoadroka
KARTELA ETA ESTETIKA OROKORRA: Idoia Beratarbide
IRAUPENA: 70′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: +14 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 2an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Metrokoadroka
FACEBOOK: Metrokoadroka Sormen Laborategia
GOMENDATUA
Iruzkindu