GABONETAN ANTZERKIRA
Gorakada (Euskadi)
25 urte igaro dira Gorakada konpainia sortu zenetik. Ordutik hona, 23 antzezlan ekoitzi dituzte, denak familiei zuzenduak. 2.000 emanaldi baino gehiago eta hainbat sarirekin, beren lan berria aurkezten digute oraingoan, “Moby Dick”, bizitza ikusteko oinarrizko dialektika jorratzen duena: Ismaelena, narratzailea, naturak erakarri baina ikaratzen ez duen abenturazale filosofoa, eta Acab kapitainarena, gizon atsekabetua, natura gainditzeko beharra duena eroso sentitzeko.
Bizitzaren aurreko jarrera bi, txotxongilo eta aktoreek kontatuta, Gorakadaren lan onaren bermearekin.
EGILEA: Julio Salvatierra
ZUZENDARITZA: José Carlos García
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Nadia Santos
ANTZEZLEAK: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Eriz Alberdi
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: 3 – 9 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 26an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro (Bonoa: 20 euro)
GOMENDATUA
Iruzkindu