Musika eta umorea eskutik hartuta Kultur Leioan hurrengo ostiralean, irailak 28 (Auditorium. 20:30). Píscore taldea eta Aupa Quartet taldea izango dugu kontzertu bikoitzan.
Galiziatik Píscore taldeak musika eta komedia uztartzen dituen ikuskizuna eskeiniko digute. Barre eginaraztea dute helburu, musikako birtuosismotik, dotoretasunetik eta keinu bidezko komedia klasikoenen estetikaren bideetatik abiatuta. Kataluniatik Aupa Quartet taldea izango dugu. Lau musikari, bakoitza planetaren puntu batekoa, batzen dira hari-laukote klasikorako errepertorio berri bat egokitzeko, XXI. mendeko munduan hari igurtziak bizi duen egoerara egokitua hain zuzen. Musika klasikoa alde batera utzi gabe, laukotekideak Grooveko, Jazzeko, Rockeko edo Latineko erritmoetan barrena dabiltza beren musika-konposizioetatik abiatuta.
Iruzkindu