Hurrengo ostiralean, irailak 27 (Auditorium, 21:00 h), musika izango da Kultur Leioaren programazio hasieraren protagonista, Anne Etchegoyen abeslariaren eskutik.
Kultur Leioak Iparraldeko abeslaria jasoko du berriro, emakumeak euskal gizartean duen eta betidanik izan duen lekua erreibindikatzen duen proiektu berriarekin. “Etxeko anderearen” erreferentzia betidanik egon da hor. Bera arduratzen da etxeaz, bera da ama eta emaztea. Emakumea ohoratzeko ikuspegi freskoa erakusten digu, agertokian lau abeslari profesionales osaturiko euskal abesbatza gazte batez lagundurik. Abesti propio eta tradizionalak ahots paregabe baten eskutik.
2019, irailak 23
Iruzkindu