Jose Hornak bere zuri-beltzeko argazkiak aurkeztuko ditu Kultur Leioan, “Bits of Jazz” erakusketaren markoan. Erakusketa horretan (otsailaren 3tik 27ra), argiaren, itzalaren… eta musikaren une baten adierazpen subjektiboa ikusi ahal izango da.
Zalantzarik gabe, Jose Hornak Kultur Leioan ikusgai jarriko dituen irudiek jazzaren intentsitate guztia dakarte, komunikazio bizi eta zuzenaren saiakera batean, jazza bezala.
“Zergatik fotografiatu Jazza” galderari, Hornak hauxe erantzuten dio: “Hainbat erantzun eman nitzake: Billie Holidayren edo John Coltraneren grabaketak, Herman Leonarden, William Claxtonen, Guy Le Querrecen eta beste maisu batzuen argazkiak, Pio Lindegaarden edo Juan Claudio Cifuentes “Cifu”ren irratsaioak… Horiez gain, barne-barneko ikuspegi batetik, esan dezaket Julio Cortazarren kontakizun ezagun baten protagonistari gertatzen zitzaionaren antzeko zerbait gertatu zaidala batzuetan, alegia, irudipen ahaztezin hau izan dudala: musikaren eta irudien arteko konexio horiek, Lester Youngen baladen tankerako gau luze eta goibelerantz ninderamatenak, argazkitan ateratzen ari nintzela… bihar”.
Etiketak: Argazkiak, Blanco y negro, Erakusketa, Exposición, Fotografías, Jazz
Iruzkindu