Kirolen eta Gazteriaren zuzendari Maitane Leizaolak MUSIKALE Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketaren XII. Edizioa aurkeztu zuen atzo. Harekin batera, Leioako Kultura zinegotzia Jon Lazkano, Basauriko alkate Andoni Busquetek eta Erandioko alkateordea, Itziar Cobak ere hartu zuten parte irailaren 14, 15 eta 16an Basauri, Erandio eta Leioan egingo den topaketa horren aurkezpenean.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde erakusketa-aretoan egin zuten ekitaldi hori, eta bertan ezagutarazi zuten zer berritasun ekarriko dituen aurtengo edizioak, herri horietako kaleak polito girotuta egon daitezen.
Aurtengo edizioan talde hauek hartuko dute parte: Kataluniako Always Drinking Marching Band eta Bandarra Street; Andaluziako Baet Klezmer; Euskal Herriko Broken Broders Band, Travellin Brothers eta Leioa Musika Banda; Gadjo, musikari katalan eta frantsesek osatutako taldea; Kantabriako Los Granujas, eta Italiako Pink Puffers Brass Band, South River Jazz Band eta Tumbala.
Kirolen eta Gazteriaren zuzendariak azpimarratu zuen kalitate handikoak direla aurten parte hartuko duten taldeak, eta beste gauza bi ere nabarmendu zituen: batetik, topaketa honek kultura, artearen zein gizartearen arloan duen garrantzia, eta, bestetik, berau antolatzen parte hartu duten erakunde guztien arteko elkarlana.
Beraz, ostiraletik aurrera Erandio, Basauri eta Leioan talde guzti hauen musikarekin gozatzeko parada izango dugu. Leioan ostiralean arratsaldean hasiko dira taldeak (19:30tik aurrera). Larunbatean goizez eta arratsaldez (12:30 eta 19:30) eta igandean goizez (12:30). Taldeak 4 ibilbideetan zehar banatuko dira.
– Itinerario (A) Ibilbidea
Kultur Leioa / José Ramón Aketxe Plaza / Estartetxe / Iparragirre / Jose Ramon Aketxe Plaza
– Itinerario (B) Ibilbidea
Kultur Leioa / José Ramón Aketxe Plaza / Boulevard / Ikea Barri Plaza / Sakoneta Kiroldegia
– Itinerario (C) Ondiz
– Itinerario (D) Barrio San Bartolome
– Itinerario (E) Boulevard Udondo
Iruzkindu