ERAKUSKETA
Lesagibel
Nafarroan bizitzen den hirurogei urteko baserritarra da, Beintza-Labaien hain zuzen ere.
Koilaragilea bezala hasi zen, gero euskal artesanian urte mordozka ibilia, imagineriari ere keinu bat egin zion eta, gaur egunean, lan abstraktoak egiten dihardu.
Etxeko lanetik ateratzen du egurra. Estetika interesatzen zaio eta, hor dabil, euskal estetikan salseatzen. Materiala, formak eta koloreak elkartzen dira bere proiektuan.
Beno, gehio zer erran…
Ea sensazio onak sentitzen dituzuen bere lanak ikustekin.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Otsailaren 13tik martxoaren 30era
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu