GAU CABOVERDETARRA
Musika arimarekin
Nancy Vieirak Mindeloko kaiko soinuak hartzen ditu eredu, Maria Bethaniaren Brasilekoak, Caetano Veloso eta Angela Mariaren fadoa, morna, koladera, pop britainiarra, Kubako rumba…
Bere ahots goxo eta grabea, naturaltasuna eta pertsonalitate erakargarria, begirada, sentimendua… Horiek guztiek “urrezko ahotsaren printzesa” izaten lagundu diote, eta askorentzat, Cesária Évoraren ondorengo duina da.
Nancyk Cabo Verdeko biztanleen afinitate sekretuarekin konektatzen du, euren musikarekin, mendebaldea eta Afrika batzen dituena: itsas bidaien eta kultura kreolaren musika.
Poesian sartzeaz gain, bere errepertorioa kontu handiz sortu du B. Leza eta Amândio Cabral klasikoetatik, Teofilo Chantre paristar-caboverdearraren lanetatik eta Lisboan bizi diren Tutin d’Giralda bezalako konpositore gazteetatik abiatuta.
Gau tematikoak, amaiera gastronomikoekin
MUSIKARIAK: Nancy Adelaide Vieira Fernandes (ahotsa), Osvaldo Marcos Dias (gitarra), José Antonio de Ameida Soares (cavaquinho), Rolando Martins Semedo (baxua), Ademiro José Paris Miranda (perkusioa)
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 29an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 18 euro
Iruzkindu