ERAKUSKETA
La Vaca Pinta tailerraren ikasleak
Jaiotzen garenetik sentitzen dugu natura gure inguruan, eta hartaz gozatzen dugu bizitzan zehar egiten dugun ibilbidean; kalte ere egin diogu gure jardunaren bidez, eta, alde horretatik, bere onera etorri nahi du. Zati handi bat galdu dugu bidean, eta berreraiki egin behar dugu. Erakusketa kolektibo hau tailerreko ikasleen ibilbide intimo eta pertsonala da. Bertan, haurrak, gazteak eta helduak unibertso natural horretan barneratu dira, eta hainbat ikuspegitatik heldu diote, sorkuntza-modu indibidualekin, zenbait estilo eta teknika erabilita, eta, guztiek batera, bat egiten dute norberaren barne-paisaiarekin. Guk asko disfrutatu dugu erakusketa hau gorpuzten, eta espero dugu zuek ere bere izaera sortzaile osoan gozatuko duzuela hartaz.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Urtarrilaren 16tik otsailaren 16ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu