2014ko abenduaren 14an, Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria Sailak antolatutako XXVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka burutuko da Leioan.
Bertan parte hartu nahi dutenek, eskabide orria bete eta eskatzen den dokumentazio guztia atxikitu behar dute, bai postaz:
Kultur Leioa – Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Jose Ramon Aketxe plaza 11
48940 Leioa (Bizkaia)
Fax-ez 94 607 25 79 zenbakira
edo helbide elktronikoaren bitartez: kultur@leioa.net
Proposamenak jasotzeko epea azaroaren 14an 14:00etan amaitzen da. Behin aukeraketa eginda, azaroaren 28an erabakia eskatzaile guztiei komunikatuko zaie.
Informazio gehiago 94 607 25 78 telefonoan eta kultur@leioa.net helbide elektronikoan.
2014, urriak 1
Iruzkindu