MUSIKA
Musika Gertu
Travellin’ Brothers talde leioaztarrak Nico Wayne Toussaint armonika jole eta abeslaria aurkezten digu Bluenights saio berri honetan.
Piano-jotzailea izanik aitak txikitatik erakutsi zion musika. Aitzitik, hamabost urte zituenean, James Cotton entzun eta gero, Bluesean murgiltzeko erabakia hartu zuen, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta Louisiana Red bezalako aitzindarien grabazioak aztertzeari ekin zion.
Estatu Batuetara joan zen bluesa gertuagotik ezagutzeko, eta Chicagotik Nueva Orleanseraino ibili zen Minneapolisen egonaldi luze bat egin baino lehen. 1993. urtetik aurrera Frantzian joko zuen, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of Alabama eta Mick Taylor bezalako bandei sarrerak eginez.
Baionatar musikari honek bere azken diskoa “Lonely Number” (Iguane Records) aurkezten digu.
MUSIKARIAK : Nico Wayne Toussaint (armonika eta ahotsa), Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua eta kontrabaxua), Ander Unzaga (teklatua), Isi Redondo (bateria), Alain Sancho (saxoa)
» Non: Anbigun
» Eguna: Urriaren 18an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu