ERAKUSKETA
Javier Oyarzun
Irudikapen grafikoak, paper edo oihalean, ia beti, bi dimentsio dauzka. Errealitatea erdiesteko ezinbestekoa da beste dimentsio bat aurkitzea, hirugarrena. Horrela lortzen dira objektuek dituzten bolumenak.
3D-aren aukerekin jolasean, Javier Oyarzun horren bila doa zuzenean, lotsagabe, askoz ere argiagoa eta ikusgarriagoa den errealismoa lortuz.
Material batzuekin ikertzen, ehundura eta forma originalak aurkitzen ditu, eta horien emaitza, ikertzen jarraitzeko bezain egiazkoa da.
Lan bat burutzeko hau da egiten duen planteamendua:
Zer? Probokatu egiten duen figura.
Nola? Alanbre, modelatzeko ore (Ai! Migel Angel edo Berninik erabili ahal izan balituzte material horiek!), akuarela eta berniza erabiliz.
Bere asmoa, materialen “otzantzea” ikusten deneko osotasun sentsazioa, emaitza duina, eta batez ere, publikoa ez dadila epel geratu, konplize izan dadila.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Irailaren 5etik 25era
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h (Irailaren 5etik 9ra, 10:00-14:00 h)
» Sarrera: Doan
Iruzkindu