ANTZERKIA
Tanttaka (Euskadi)
Batzuetan, pertsonaia bat da, edo gai bat, edo kalean, telebistan entzuten den esaldi bat… Batzuetan, begirada bat da… begi hits batzuk, lotsaturik begiratzen zaituzten begi hauskorrak… Luisaren begiak bezalakoak…
Luisa alegiazko pertsonaia da, eta, hortxe dago, minez, larrialdiz eta itxaropenez beterik dagoen bere istorioa kontatzeko. Baina, batez ere, Luisa beste Luisa guztiez ez ahazteko, benetakoez ez ahazteko existitzen da.
Jendeak barre egiteko, ahazteko… joan nahi du antzerkira, baina baita hunkitzera ere, beraien buruak ezagutzeko, oihu egiteko, Luisa bezalako pertsonaiei ahotsa emateko… Ikus-entzule horiek marea geldiezin bihur daitezke; beharbada, tratu txarrak jasandako emakume horiei irribarrea, energia eta esperantza itzuliko dien marea, bakarrik senti ez daitezen…
Zuzendaritza: Fernando Bernués.
Interpreteak: Maiken Beitia, Kike Díaz de Rada, Olaia Gil, Sandra Ferrús, Isidoro Fernández.
Autorea: Rafael Herrero Martínez.
Iraupena: 115′
Ikuskea: +18
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 4an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu