ANTZERKIA
El Óbolo Producciones (Madril)
Oscar eta Bruna, erbesteratu bi, zehatza ez den denbora-tarte baten elkartzen dira bere herrian, Nuestra Señora de las Nubes, jazotakoak gogoratzen dituztenak. Oroitzapen horietatik mota guztietako pertsonaiak pasatzen dira, inperfekzioz beteriko mundu batean bizi direnak, baina mundu horretan, itxaropenak eta ametsak garrantzitsuak dira.
Artísides Vargasen komedia aparta, errealismo magikoan inspiratua. Hizkuntza hurbil eta zuzeneko lana, edukiz betea, erritmoa, forma eta adimentsua, ohiko gauzak bizi ditugun umoretik egina, baina bere lurretik erbesteratuak izan direnen tragedia alboratzen ez duena.
Oroimenari buruzko hausnarketa da, baina baita ahanzturari buruzkoa ere. Erbestera bideratzen duten arrazoiei buruzkoa eta pertsonaia arketipikoen portaera kostunbristari buruzkoa, planetako edozein herritako biztanle izan daitezkeenak.
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 12an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu