ERAKUSKETA
Xabi Otero
Erakusketa honetako irudiek nire unibertsorik hurbilena erakusten dute, jaioterria, Euskal Herria. Kultura-ondarea eta egunerokoaren bilakaera bat eginda erakusten dituzte, iraunkorraren eta igarokorraren arteko kontrastea… Nire denboran lagun egiten dilaten adiskideak eta, berriz ere, oroimen gehiagorekin geratzen laguntzen didatenak.
Urrutiko txokoetatik ibilian, non adiskideak bilatzen baititu irudiak. Beti lan-helburuarekin, behin eta berriro agertzen diren lekuetara joanda. Beti geratzen da zerbait eginkizun, eta beti dago bertara itzultzeko arrazoirik; nire argazkian laukiratuta daude horiek eta lagun egin behar diet nik.
Marrazketa edo margolaritzarekin bezala, kartel eta logotipoen diseinu grafikoarekin orain Arte Grafikoak esanda ezagutzen genituen prozesu guztiak ikasi nituen, eta gauzatuz joan naizen proiektu guztiei aurre egitea ahalbidetu dit horrek . Liburuak diseinatu eta egiten eman dut azken 20 urteotan denbora gehiena, 200 lan baino gehiago argitaratuz.
» Non: Erakusketa gela
» Egunak: 2012ko otsailaren 2tik martxoaren 4ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu