MUSIKA GERTU
Sueño gitano (Madril)
Olé Swing Estatuko musika herrikoiaren proiekturik orijinaletarikoa da azken urteotan. Bere erronka bi lurraldeen arteko lotura aurkitzea da: musika espainiarra (kopla, klasikoa eta folklorea) eta gerra arteko Gipsy Jazz frantses zirraragarria (“Jazz Manouche” izenez ere ezaguna), mundu osoak ezagutu zuena jatorri frantses-belgikarra zuen Django Reinhardt gitarrista ijito handiari eta Frantziako bere Hot Club boskote mitikoari esker.
Ijito DNA duten klasiko hilezkorrak, magikoki, Swing parisién-eko pieza gozo bilakatzen dira, esentzia eta bitxitasunik galdu gabe.
Beren ohiz kanpoko “Swing ibérico” (Youkali, 2013) lehen diskoaren ondoren, mugak apurtu eta ezinezko munduak irudikatzen dituzte alaitasuna baino ez den lan berri honekin.
LEKU KOPURU MUGATUA.
MUSIKARIAK: Paco Rivas (gitarra), Fernando Bellver (gitarra), Roberto Jabonero (biolina), Josemi Garzón (kontrabaxua).
» Non: Anbigu
» Eguna: Azaroaren 11an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 5-10 euro
Iruzkindu