ANTZERKIA
Khea Ziater (Euskadi)
LEKU MUGATUA
Gela bat. Inon ez. Hotzeko eta absentzietako hiru biztanle. Beldurra partekatzeko gogoa, harik eta desagertzen den arte. Oymyakon: habitación 101 solipsismoaren egoitza da, non ispilua leihoa baita eta ez baitago irteteko aterik. Han beste pertsonaia batzuk aurkituko ditugu, elkarrekin bizi direnak elkarren berri izan gabe, beren buruak agerian utziz bestearekiko duten beharra dela eta.
Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fdez. de Jaureguik osatzen dute Alex Gerediagaren eta bere Khea Ziater konpainiaren film eszeniko honetako aktore-zerrenda. Proposamen hauetan, kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko loturaren bilaketa nabarmentzen da beti, estetika indartsua eta narratiba berezia eta antzeman daitekeena duen antzerkia sortzeko.
IDEA ETA ZUZENDARITZA: Alex Gerediaga.
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Azegiñe Urigoitia.
PRODUKZIO LAGUNTZAILEA: Leire Ucha.
ANTZEZLEAK: Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jauregui.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
IRAUPENA: 75′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 12an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 13 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.kheaziater.com
Iruzkindu