TXIKI, TXIKI, TXIKIA
Cía. Arena en los bolsillos (Andaluzia)
Max bakarrik bizi da, mundutik aldendurik, bere zorionaren bila, besteen begirada kritikotik urrun. Izan ere, Max “desberdina” da; hegats-oin batekin jaio zen.
Bere mundua eraiki du, erdi erreala eta erdi asmatua, eta mundu hori hartu du babesleku.
Mundu txiki eta hauskor horretara arrotz bat iristean jabetuko da berak ez duela, benetan, bakarrik egon nahi.
Ikasitako guztia desikasteak arintasuna ematen dio, bere soinu parerik gabea eta perfektua dantzatzeko. Eta hortik, berriz ere munduari besoak irekitzeko.
Egunen batean Max bezalako norbaitekin topo egiten baduzue, egiozue irribarre eta begiratu haren bihotzera; batek daki zein erronkari ari ote zaien aurre egiten.
ARENA EN LOS BOLSILLOS antzerki-konpainia, 2008az geroztik, haurtxoentzako eta lehen haurtzaroan dauden haurrentzako proposamen eszenikoetan espezializatu da.
Bere lanen samurtasunak eta publiko txikiarekin erdiesten duen lotura magikoak erreferentziazko konpainia bihurtu dute. Nazioko eta nazioarteko sariak eskuratu ditu konpainiak.
EGILEAK: Elisa Vargas, Jokin Oregi.
ZUZENDARITZA: Jokin Oregi.
ANTZEZLEA: Ángela Cáceres.
ESZENOGRAFIA DISEINUA ETA TITEREAK: Iker Pérez.
ESZENOGRAFIA: Iker Pérez, Antonio Cantos, Carlos Monzón.
IRAUPENA: 30′.
IKUSLEA: 1-4 urte.
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 lagun.
» Non: Anbigu
» Eguna: Azaroaren 24an
» Ordutegia: 12:00, 17:00etan
» Sarrera: 5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.arenaenlosbolsillos.es
Iruzkindu