DANTZA-ZIRKOA
Cía. Mar Gómez (Madrid)
Zer egingo zenuke bizitzeko ordubete bakarrik duzula esango balizute? Denbora arin igarotzen den unibertso batean, pertsonaia bi gelditu egin dira, dituzten oroitzapen desordenatuei erreparatzeko. Erloju erraldoi baten bizilagunak izaki, erlojua aktibatzen duen engranajea nola hausten den ikusten dute: segundoz segundo, denbora agortzen doa. Baina burutu ez zuten hura egin beharrean, gelditzen zaien denbora apurra galtzea erabakitzen dute… dibertitzen. Oroitzapen nahasiak, memoria atxikiak eta amets ebakiak dituzten pertsonaiak, euren bizitzako azken uneetan horiek guztiak espazio anarkiko bihurtzen dituztenak. Bertatik, modu ikaragaitzean, denborak nola egiten duen ihes ikusten dute, eta bere burua aske ikusten duenaren garraztasunarekin eta samurtasunarekin antzematen dute.
Zuzendaritza artistikoa: Mar Gómez
Sorrera: Mar Gómez, Ignasi Gil
Interpreteak: Mar Gómez, Xavier Martínez
Iraupena: 60′
Urteak: +18 urte
Testu barik
» Non : Auditorium
» Eguna: Irailaren 29an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu