ANTZERKI FAMILIARRA
Gorakada Teatro (Euskadi)
LEKU MUGATUA
Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara, espetxetik itsasoaren barrenera, errementariaren tailerretik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisura. Eszenatoki asko, pertsonai asko, ekintza asko.
Nortasun-ikurren eta jokatzeko ereduen bilaketa etengabean arituko da Pinocchio. Horretarako, gomendatu diotena egingo du: bizitzen dituen esperientzietatik, egiten dituen aurkikuntzetatik eta bizitzatik ikasiko du. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, orduan deskubrituko du, azkenean, bere bizimoduarekin gustura egoteko modua. Istorio zirkularra da Pinocchiorena, jatorrizko nobelan bezala.
Collodik hainbat elementu baliatu zituen bere istorio hilezkorrerako. Guk, horietako batzuei eutsi diegun arren, kontakizuna eguneratu dugu. Atzean utzi dugu bere muntaketetan ageri ohi den estetika gozoa. Gure Pinocchio modernoa da, zabarra, zertxobait punkya eta kalekoa. XXI. mendean bizi da eta egungo gaiekiko kezka du.
EGILEA: Carlo Collodi .
GIDOIA: Julio Salvatierra, Kike Diaz de Rada.
ZUZENDARITZA: Jose Carlos García.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Kike Diaz de Rada.
ANTZEZLEAK: Pako Revueltas, Nerea Ariznabarreta, Aroa Blanco, Pau Torres.
IRAUPENA: 55′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +6 urte.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 21ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.gorakada.com
Iruzkindu