Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Pinocchio RSS Blog

Gorakada: "Pinocchio"

ANTZERKI FAMILIARRA
Gorakada Teatro (Euskadi)

LEKU MUGATUA

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pino­cchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara, espetxetik itsasoaren barrenera, errementariaren tailerretik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisura. Eszenatoki asko, pertsonai asko, ekintza asko.

Nortasun-ikurren eta jokatzeko ereduen bilaketa etengabean arituko da Pinocchio. Horretarako, gomendatu diotena egingo du: bizitzen dituen esperientzietatik, egiten dituen aurkikuntzetatik eta bizitzatik ikasiko du. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, orduan deskubrituko du, azkenean, bere bizimoduarekin gustura egoteko modua. Istorio zirkularra da Pinocchiorena, jatorrizko nobelan bezala.

Collodik hainbat elementu baliatu zituen bere istorio hilezkorrerako. Guk, horietako batzuei eutsi diegun arren, kontakizuna eguneratu dugu. Atzean utzi dugu bere muntaketetan ageri ohi den estetika gozoa. Gure Pinocchio modernoa da, zabarra, zertxobait punkya eta kalekoa. XXI. mendean bizi da eta egungo gaiekiko kezka du.

EGILEA: Carlo Collodi .
GIDOIA: Julio Salvatierra, Kike Diaz de Rada.
ZUZENDARITZA: Jose Carlos García.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Kike Diaz de Rada.
ANTZEZLEAK: Pako Revueltas, Nerea Ariznabarreta, Aroa Blanco, Pau Torres.
IRAUPENA: 55′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +6 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 21ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.gorakada.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)