Aterpe Leioa Gazteguneak urtarrileko-martxorako prestatu dituen tailer eta ikastaroen izena emate epea urtarrilaren 21tik 25era izango da zabalik. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta.
Gazteentzako zuzendutako ikastaro eta tailerrak dira: txalaparta-perkusioa, app-ak sortu, ikasteko teknikak, sukaldaritza osasungarria eta lehen sorospenak + KDSA.
Hiruhileko honetan inauteriak izango direnez txokolatada, makilaje tailerra eta inauteriko torradak antolatu dituzte.
Beste aldetik, ostegunero, Leihosex doako zerbitzua 16:30etik 18:00etara irekita egongo da. Eta ez ahaztu, erakusketak eta adikzioen prebentzioa izango direla.
Honetaz gain, Gaztelekuak beste ekintzak antolatu ditu: gazte panela, ping pong txapelketak, mini ginkana, dardo txapelketa, owiinpiadak, just dance txapelketa, sukaldaritza tailerra, txapa tailerra, futbolin txapelketa eta dj tailerra.
Gaztegunea (2019ko urtarrila-martxoa)
Gaztelekua (2019ko urtarrila-martxoa)
Iruzkindu