DANTZA
Claire Ducreux (Katalunia)
Claire Ducreux-ek, Bartzelonan bizi den frantsesak eta Leandre Riberarekin askotan lan egin duenak, bere “De paseo” (2004) ikuskizunaren poesia hartzen duen “Barco de arena” (2008) eta “La sonrisa del náufrago” (2012) lanen kaleko soloak egokitzen dituen ikuskizun hau aurkezten du.
Kalean bizi den eskaleak amets egiten du munduari zentzua eta edertasuna itzultzearekin, bidegurutzea hautatzen du behin-behineko aterpe, bi hesi bilakatzen ditu bere unibertsorako ate, zubi bat itsasontzi bilakatzen da, eta eskultura bat bere bidelagun. Eskale pertsonaiak, ahula denaren metafora, erronka artistiko eta gizatiar honetara darama Claire: zirrara sinpleak antzerki magiako benetako uneak bilatzeko egiazkotasun eta apaltasuna, arima eta keinuaren arteko biderik laburrena egiten saiatzea.
SORKUNTZA ETA ANTZEZLEA: Claire Ducreux
PIANOJOLEA: David Moreno
MUSIKA: David Moreno, Jorge Sarraute, Mayte Martin
ESKULTOREA: Eduardo Cuadrado
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Testu barik
IKUSLEA: Denontzat
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 2an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu