ANTZERKIA
Ilmaquinario Teatro (Galizia)
Atzerriko obretatik abiatutako “El Hombre Almohada” (2012) eta “Perplejo” (2014) ikuskizunekin arrakasta izugarria lortu ondoren, konpainiak antzerki dokumentalen premisetatik gertu dagoen talde sormeneko dramaturgiaren aldeko apustua egin du. Emaitza gisa, diziplina anitzeko ikuskizuna sortu dute; izan ere, antzerkiak poesiarekin hitz egiten du, ahozko narrazioa eta zuzeneko musika eskaintzen dira Álexen bizitzaren historia berregiten saiatzeko. Zendutako pertsona arrunt bat zen Álex, eta etengabeko krisi eta eraldatze prozesuan dagoen mundu honetan bere tokiaren bila jarraitzen duen belaunaldiaren sentimenduak nolabait laburbildu eta sinbolizatzen ditu.
Existentziaren ajeari buruzko bizitza ikuskizuna da. Irakurtzen, abesten, barre egiten, entzuten, dantza egiten eta arnasa hartzen ulertzeko saiakera da, dagoeneko gure artean ez dauden arren gugan bizi izan diren pertsonen bizitza barneratzen. Bizitza eta laguntasuna ospatzeko ikuskizuna da. Bidaia honetan ikusleek xamurtasuna, komikotasun, hausnarketa eta emozioa bisitatuko dituzte, bizitza propioak taularako gai bihurtzen dituzten bost interpreteen eskutik. Zentzumenetarako benetako oparia da.
ZUZENDARITZA: Tito Asorey.
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: María Peinado Casal.
DRAMATURGIA: Tito Asorey, Ana Carreira.
ANTZEZLEAK: Melania Cruz, Fernando González, Fran Lareu, Laura Míguez, Vadim Yukhnevich.
ESZENOGRAFIA: Laura Iturralde, Montse Piñeiro.
ZUZENDARITZA MUSIKALA: Vadim Yukhnevich.
AUDIOBISUALAK: Diego Blanco, Laura Iturralde.
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 13an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Ilmaquinario Teatro
INSTAGRAM: @ilmaquinarioteatro
GOMENDATUA
Iruzkindu