“Chicano Blues” izenburupean, Troublemakers Blues Review-k blues musikaren maisuen hamaika abesti (hamaika bertsio) aurkezten ditu, besteak beste, Willie Dixon, Howlin’ Wolf, Muddy Waters edo Tom Waitsenak. Hamaika abesti horietan, ohore egiten zaie blues musikaren ahots handiei, oso konbo berezi baten eskutik; burua Lichis da (La Cabra Mecánica), ahotsa eta baxua, eta berarekin batera, La Cabra Mecánica taldeko bi kide ohi izango dira, Julián Kanevsky (Andrés Calamaroren gitarra-jotzailea) eta Manolo del Campo (harmonizista eta gitarra-jotzailea), bai eta Juli el Lento ere (bateria).
Ostiral honetan Kultur Leioan izango den kontzertua 50eko hamarkadako Chicago Blues-etik egindako zuri-beltzeko bidaia bat bezalakoa izango da. Blues musikaren zaleek galdu ezin dezaketen hitzordua da; era berean, musika horrekin harremanik izan ez dutenei aukera emango die blues musikako maisu handiak ezagutzeko, Troublemakers Blues Review-ren eskutik.
Iruzkindu