MUSIKA ARIMAREKIN
(Andaluzia)
Rocío Márquezek arrakastarako behar den guztia dauka: prestakuntza ona, miraritik gertu dagoen ahotsa eta urratsez urrats eraikitako karrera flamenkoaren arloan. 2008an, Lámpara Minera saria irabazi zuen eta nazioarteko musikaren agertoki eta Europako jaialdi independente garrantzitsuenetatik pasatzen ari da.
Faustino Núñez eta Raül Fernández Refreek ekoitzitako bere hirugarren diskoak, “El Niño”, honako hauen kolaborazioa izan du: Pepe Habichuela, Manolo Franco eta Manuel Herrera gitarristak; Raúl Rodriguez tresarekin; Niño de Elche abeslaria; edo Pedro G. Romero artista plastikoa. Oso proposamen pertsonala, flamenkoaren pertsonaia garrantzitsuenetariko baten inguruan: Pepe Parchena Maisua.
Sortzeko ardura, arte goxo eta lasaia, kantu klasikoa eta babesik gabeko askatasuna flamenkoan.
MUSIKARIAK: Rocío Márquez (ahotsa), Miguel Ángel Cortés (gitarra), Agustín Diassera (perkusioa), Los Mellis (koruak eta txaloak)
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 25ean
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 9-18 €
ZIKLOA
GOMENDATUA
Iruzkindu