MUSIKA FAMILIARRA
Rock´n´kids (Euskadi)
Jaialdien urrezko garaian bizi zen belaunaldia hazi egin da eta orain seme-alabak dauzka. Bere lehentasunak aldatu egin dira, baina bere musikazaletasuna bere horretan dago. Oinarri honekin, Rock’n’kids Proiektua guraso eta seme-alaben topagunea izango diren espazioak sortzeko helburuarekin jaio da, eta honetarako hari eroalea musika zuzenean da. Gure seme-alabekin musika partekatzen dugunean beren sentimenduekin konektatzeko aukera daukagu, zoriontasun, poztasun eta tristura uneak partekatzeko eta konplizitate une apartak sortzekoa.
Rock’n’kids bandak 80ko urteetatik gaur egunera arteko ibilbidea egiten du rockaren historiatik, rockaren ikonoak eta beren abesti mitikoetatik zehar.
Adin guztientzako rock-and-rolla.
* AURPEGIAK MARGOZTEKO TAILERRA ETA PHOTOCALL, 17:00ETATIK AURRERA.
MUSIKARIAK: Puy Amusano “Amy Guay” (ahotsa), Txema Eiros “Angus” (baxua), Jon Álvarez “Pelvis”(gitarra), Jon Solatxi “Kiss” (bateria), Diego LasHeras “Jon Limon” (pianoa), Maite Bayón “StarSuperStar” (zeremonilaria)
IRAUPENA: 60′
IKUSLEA: +2 urte, familiarra
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 19an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
Iruzkindu