MUSIKA GERTU
“El mundo por montera” (Asturias)
Rodrigo Cuevasek (Oviedo, 1985), abeslari, konpositore, akordeoi jotzaile eta perkusio jotzailea izateaz gain, folklorea astintzen duen artista ere bada. Erabateko artista. Izan ere, bere izarrak distira populista du, kontrakulturaren errebalen artetik, eta benekotasunak edozein motatako iruzurrak agerian uzten dituelako.
Asturiasetik mundurako egina da, eta bakarka egiten duen bigarren ikuskizuna da. Gordetzen duen unibertso bitxia erakusgai uzten du: mundu tradizional bat, landa eremukoa, eszentrikoa, baina baita hiri ingurukoa, kritikoa eta teknologikoa ere; ezinbestekoak ez diren azaleko gauzen aurrean benetan garrantzia duena aldarrikatzen du.
Asturiasko kantu tradizionalak eta kabareta, dantzarako musikarekin trabestituta. Arreta pizteko dei sarkastikoa, zarzuela bufoko formatuan. Folklorea, musika herrikoia eta algarak, dena musika eta ahots talentudun lotsagabekeria apalarekin josia.
Badakizue, izar bat jaio da: klonatu ezin den figura, zorrotza, apala eta herrikoia. Ez dadila bere argia itzali.
MUSIKARIA: Rodrigo Cuevas.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 16an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 5-10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Rodrigo Cuevas
FACEBOOK: @rodrigo.cuevas.electrocuple
ZIKLOA
GOMENDATUA
Iruzkindu