Ostiral honetan, martxoak 24 (Auditorium, 20:30 h), Rouge Élea euskal konpainiak HAU DA NIRE AMETSEN KOLOREA ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan. “Egin dantza, bestela geureak egin du”, zioen Pina Bauschek.
Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Hildakoei eskainitako dantza bat, desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa, beti ere Rouge Élea konpainiaren zigilu eta berezko estiloarekin, zirkua, dantza, objektuak eta musika uztartuz.
Iruzkindu