MUSIKA
Zuzenekoa, hurbilekoa eta soinu berriarekin, “are zorrotzagoa”. Horrelakoa da Ruper Ordorikaren (Oñati, 1956) hogeigarren diskoa, “Hodeien azpian” izenekoa eta, berriz ere, New Yorken grabatutakoa.
Sortzaile nekaezina eta arretatsua izanik, Ruper Ordorikak “mundua inguratzen duen oihartzuna eraiki” nahi du. Eta kontzertu honetan bere musika naturalaren eta arinaren zati handi bat eskainiko du, naturarekin erlazionatutako hurbileko poesiaz eta metaforaz josita, eta, betiere, folkaren, rockaren, bluesaren eta fusioaren artean.
Literaturara besarkaturik, ametsak, barneko adierazpenak eta mamuak azaleratzen dira… gizakiaren patuaren oroitzapena, kezketatik ihes egin eta erlaxatzeko aukera izan dezagun.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 24an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu