GABONETAN ANTZOKIRA
Companyia de Comediants La Baldufa (Katalunia)
Lío en la Granja antzezlanaren bi protagonistak, Piñote eta Calabacín, Leioara itzuli dira, eta sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko digute. Hain zuzen ere, hara joan dira lehoi bat modu misteriotsuan desagertu dela entzun dutelako. Haien ikerketa-lanetan, hainbati eskatuko diote laguntza: jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari… Abenturaren erdian, lehoia aurkituko dute, burumakur eta pentsakor: ahaztu du nola orro egin. Kasua argitu eta lehoia laguntzea erabakita, La Baldufako ikertzaile ausartok ahaleginduko dira zein diren atsekabe horren arrazoiak argitzen. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik gainerako animaliek ere behin eta berriz gogaitzen dute? Zer behar da sabanako erregeak berriz orro egin dezan?
Antzezlan horretan eszenografia bitan banatuko da, eta bi pertsonaia dibertigarriek gai konplexu bati helduko diote animalien bitartez: eskolako jazarpena; izan ere, umeak, animaliak bezala, basatiak izan daitezke beren ikaskideekin.
EGILEA: La Baldufa, Ramón Molins
ZUZENDARITZA: Ramón Molins
MUSIKA: Óscar Roig
ESZENOGRAFIAREN ETA JANTZIEN DISEINUA: Carles Pijuán
ANTZEZLEAK: Emiliano Pardo, Carles Pijuán
IRAUPENA: 45′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
IKUSLEA: +3 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 28an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: La Baldufa teatre
GOMENDATUA
Iruzkindu